Sare mankomunatua, landa-eremuen alternatiba!

Ollo eta Oltzaren sare mankomunatua

Telekomunikazio-azpiegitura bat, guztion onerako

Interneterako sarbidea errazten dugu zuntz optiko mankomunatuko sare bat eraikiz eta kudeatuz, sare hori bultzatzen, finantzatzen edo erabiltzen duten eta konektatzen diren eragileei esker. Horrela, erabiltzaile izan nahi duten pertsonei aukera ematen diegu baldintza berdinetan egoteko.

Internetera sartzeko giza eskubidea defendatzen dugu, gizarte-ekintzarako eta gizarteratzeko oinarrizko tresna gisa; horregatik, gure sareak beti sustatzen du ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzazkoa, eta informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzen du, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko eten digitala ezabatuz.

Odoo • Text i Imatge

Sarearen printzipioak

Irekia

Edozein pertsona sar eta konekta daiteke diskriminaziorik gabe. 

Askea

Konektatzen denak edozein jarduera ekonomiko, sozial edo kultural egin dezake, edukia eman edo, besterik gabe, trukatu.

Neutrala

Zirkulatzen duten edukietan eta erabiltzen den teknologian edozein erakunde publiko edo pribatuk ez duela esku hartzen ziurtatzen dugu.

Sare mankomunatuari buruzko galderak

Proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa eragile askoren bitartez lortzen da, besteak beste, herritarrak berak, Guifi·net Fundazioak, Olloko Udala, Oltza Zendeako Udala eta operadoreek.

Proiektua hazteko laguntzak emanez eta sarea parte-hartzaile guztiekin partekatzea ziurtatuz.

Gainera, ekarpen horri esker, hileko tarifan murrizketa bat izango duzu bizitza osorako murrizketa

Ollo-Oltzako erabiltzaile zaren aldetik, zure hileroko ordainagiritik "lineako kuota" kontzeptua ezabatzeko aukera duzu 1.200€ - ko ekarpena eginez, hauek Ogasunea desgrabatzeko aukera izanik. Ekarpena:

  • Sarea zure etxera edo enpresara iristearen kostua estaliko duzu.

  • Ez duzu inoiz gehiago kontzeptu hori ordaindu beharko operadoreekin

  • Horrek esan nahi du 17€ euroko deskontua izango dela hileko fakturaren gainean. 

Adibidez, ekarpena eginez gero: zure hileko faktura 45€-koA BADA, 28€ baino ez dituzu ordaindu beharko Interneterako sarbide - zerbitzu gisa, azpiegitura estalita egongo litzatekeelako

Zeuk erabaki. Ollo-Oltza sare mankomunatuari erabiltzaileari "lineako kuota" ren kostua betiko ezabatzeko aukera duela jakinarazten diogu, hau da, gilean 17€, 204€ urtean.

1.200€-ko ekarpen egiten baduzu, 3,8 urteren buruan amortizatuta izango duzu zenbatekoa.

Egiten ez baduzu, 17€ ordainduko dituzu, beti ere gainerako telekomunikazio-konpainietan bezala.

Ez da derrigorrezkoa ekarpen bat egitea, baldin eta gainerako parte-hartzaile batzuen finantzaketa lortzen bada proiektua egin ahal izateko. Baina garrantzitsua da jakitea, era horretan, inguruku gainerako bizilagunei sarea zabaltzen ere laguntzen diegula, eta, horrela, adozein pertsonak eskura izango duela Internet, eta eten digitala ezabatuko dela 

Ordainketa egiteko bi modu dituzu:

Hemen egin dezakezu ekarpena: 

  • Ordainketa bakarra (1.200€). 

  • Bi ordainketatan zatitua (600*2)

  • Hiru ordainketatan zatitua (400*3). 

Zatikatua izanez gero, ordainketak lehenengo ordainketaren ondorengo hilabeteetan egin beharko dira. Ordainketaren erdia instalatu aurretik egin ahal izango duzue, eta beste erdia konektatu ondoren.   

Zalantzak dituzu? 

Jar zaitek gurekin harremanetan ollo-olza@guifi.net edo 623 52 65 29