Zuntz Optikoa mankomunatua Ollaran eta Oltza Zendean

Internet helarazteko helburuarekin, Ollarango eta Oltza Zendeako udalek, herritarrekin batera eta Guifi·net Fundazioarekin lankidetzan, zuntz optikoaren etorrera bultzatu dute.

Sare mankomunatuari esker, Ollok eta Oltzak kalitatezko Internet konexioa izango dute, bidezko prezioan eta tokiko operadoreen bitartez, hurbileko ekonomia sustatuz. Ken dezagun eten digitala, gaur egun konexio azkarra izatea behar bat da.

Sarea... 

Parte - hartzailea

Sare Mankomunatuaren parte izanik, sarea hazten laguntzen duzu eta hileko linearen kostua, bizitza osorako, murrizten du!

Estaldura osoarekin

Udalerrietako etxe eta enpresa guztietara iristen gara, diskriminaziorik gabe. Ken dezagun eten digitala!

Operadore anitzekoa

Bizilagunek tokiko operadoreen artean aukera dezakete.

Totiko ekonomia sendoa bultzatzen dugu, gure komunitateari modu iraunkorrean hazteko aukera emango diona.

 Ohiko galderak

Ollo-Oltzako Zuntz Optikoaren Sarea, herritarrek, Guifi·net Fundazioak, Ollako Udalak, Oltza Zendeako Udalak eta Interneteko eta telefoniako zerbitzuak eskaintzen dituzten lau operadorek bultzatutako ekimena da: Abaila, Evel, Sisnet eta Wikai. 

Operadore haundiek kalitatezko eta azkarra den banda zabaleko telekomunikazio sare bat ez eramatearen ondorioz, ordezko sare bat bultzatzeko eta edatzeko ekimena sortu zen, etxe eta enpresa guztietara modu jasangarrian eta salneurri eskuragarriekin, internet, zuntz optiko sare mankomunatu baten bidez eramango duena.

Gaur egun, herri hauek bat egin dute ekimenarekin: 

  • Ollaran 

  • Oltza Zendea

Ohiko ereduatan, sarearen jabetza operadore bakar baten esku dago, eta operadore horrek zabaldu eta ustiatzen du sarea. Sare mankomunatua berriz, ondasun komun gisa erabiltzen den azpiegitura da: bertan inbertitu duten eta erabiltzen duten eragile guztiena da. Hori horrela izanik, larreen edo herri-basoen kudeaketarekin gertatzen den bezala, inork sarearen jabetza eskuratu ez dezan kudeaketa mekanismo batzuk ditu.

Eredu honek abantaila hauek ditu:

  • Sare irekia, askea eta neutrala izatea

  • Sare bera operadore askorekin partekatzea, monopolioa sahiestuz

  • Ingurumenaren aldetik jasangarriagoa da, ez baitira azpiegiturak bikoizten.

  • Kostuak merketzea.

  • Erabiltzaileek hainbat merkataritza-operadoreren artean aukera dezakete.

  • Azpiegiturarekin negozioa egitea saihesten da.

1.000 Mbps simetriko (Gbps simetriko 1) eskaintzen ditugu gehienez, etorkizunean haunditzeko aukerarekin. Edozein erabiltzaileren beharrak estaltzen dituen zifra. 

Zalantzarik izanez gero, zure operadoreari aholkularitza eska diezaiokezue.

Guifi·net Fundazioak bermatzen du zerbitzuak eskaini nahi dituen edozein operadorerentzat sarea eskuragarri eta baldintza berdinetan egotea. Gainera, merkataritza eta kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatzen direla ziurtatzen da, operadoreen artean sor daitezkeen gatazkak konponduz.

Bai, erabiltzaileek erabakitzen dute zein operadorerengan duten konfiantza eta zein diren gehien gustatzen zaizkion eskaintzak. Gainera, sarean parte hartzen duen operadorea aldatu nahi den guztietan alda daiteke, ez baitago iraunkortasunik.

Hemen operadoreak kontsulta ditzakezu. 

Harremanetan jarri

Ollo-Oltzako operadoreekin

bere web orriaren bidez edo telefonoz. Informazioa emango dizute eta zer zerbitzu eskaintzen dituzten azalduko dizute, eta zuk aukeratzen dituzu zure beharretara gehien egokitzen direnak.

Jar zaitez gurekin harremanetan ollo-olza@guifi.net edo 623 52 65 29

Proiektuan parte hartzen duen edozein operadoreri deitu, tarifen, zerbitzuen eta alta egiteko moduaren berri emango dizute. Deitu eta aukeratu gehien egokitzen zaizuna.

Zalantzak dituzu? 

Jar zaitez gurekin harremanetan ollo-olza@guifi.net edo 623 52 65 29.

Herritarrek bultzatu eta babesleek finantzatutako proiektua


Ollarango Udala



Oltza Zendeako Udala